{% if isIndex %} {% endif %} DESAZKUNDEA: ENERGIAREN EGUNGO EGOERA ETA ETORKIZUNAREN INGURUKO HITZALDIA-EZTABAIDA ANTONIO TURIEL-EKIN

2014(e)ko irailaren 24(a), asteazkena

ENERGIAREN EGUNGO EGOERA ETA ETORKIZUNAREN INGURUKO HITZALDIA-EZTABAIDA ANTONIO TURIEL-EKIN



Datorren igandean, irailaren 28an, arratsaldeko 18:30etan Artium-en,“Krisi energetikoa: gaurko egoera eta etorkizuneko aukerak” izenburupean, Antonio Turielek (erderaz) emango duen hitzaldira gonbidatzen zaituztegu. (Eusko Legebiltzarrean garatzen ari den energiaren inguruko ponentzian hurrengo astelehenean, irailaren 29an, gonbidatu bezala hitz egingo du.)
 
Antonio Turiel Fisika Teorikoan Doktore da UAMen eta gaur egun CSICeko Institut de Ciències del Mar-eko ikerlari titularra da. Hortaz aparte, Antonio energiaren inguruko gaien izen handiko analista da ere, batez ere krisi energetikoan eta hidrokarburoen ekoizpenaren zenit-aren inguruan. Etengabe dibuilgazio lanak ere garatzen ditu, hitzaldi, mintegi, theoilcrash blogaren bitartez edo eztabaidak pizten sareko eztabaida foro ezberdinetan.

Artiumen eskainiko duen hitzaldian, Antonio Turielek gaurko energiaren inguruko egoeraren birpaso bat egingo du, energia ez berriztagarrien agortzearen aurrean munduko ekonomiak duen bidegurutzea erdian jarriz. Gaur egungo energi iturri nagusien ordezko bezala maneiatzen ari diren aukera ezberdinen mugak ere aztertuko ditu. Petroleo, gas, ikatza, energi nuklearra baita frackingaren eta berriztagarrien inguruan hitz egingo da.

ANIMA ZAITEZ!! ezinbestekotzat jotzen dugu gaur egungo arazo energetikoen inguruko kezken sustrai sakonak ulertzeko.

Igandean Artium-en egongo gara.!!

Antolatzaile:

 

 

 

Antonio Turiel eta Margarita Mediavilla: Desazkundearen mugak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina