{% if isIndex %} {% endif %} DESAZKUNDEA: DOT-DESAZKUNDEA; WORLD COFFEE HAUTABIDEAK BILATZEKO

2014(e)ko irailaren 22(a), astelehena

DOT-DESAZKUNDEA; WORLD COFFEE HAUTABIDEAK BILATZEKO





Jaurlaritzak DOT 97-ko aldaketa puntual bat egin du etxebizitzen kuantifikazio formula aldatzeko.

Hasierako onarpena ekainaren 30an argitaratu zuen Aldizkari Ofizialean, eta aintzinakoa dirudin maltzurkeri administratiboa erabiliz, alegaziotarako epea uda garaira mugatu du. Irailaren 30arte baino ez du ireki!!

Formularen errebisioa gaur egungo etxebizitza parkearen egoeraren diagnostikoa egin gabe eta etxebizitzen eskari-eskaintzak izandako eboluzioa aintzat hartu gabe gauzatzen da. Eta nola ez, inolako eztabaidarik gabe.

Formula honen aplikazioak ekarriko du  gure herrietako HAPOetan (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) etxebizitza berrien eskaintzaren finkatzea, gutxienekoak eta gehinezkoak zeintzuk diren zehaztuaz eta etxebizitza hutsak eskaintza horretan kontuan hartzeko betebehar gabe.


Burbuila inmobiliarioaren formula izan denak bere horretan jarraituko du



Hori dela eta, datorren ostegunean, irailak 25, 18:30 / 21:00 bitartean Bilboko La Bolsan gai hau jorratzeko egingo dugun saioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu; batetik orain arteko etxebizitzen zenbatespenerako DOT-97-tik eratorritako formulak ekarritako ondorioen  irakurketa kritiko bat egiteko, eta bestetik, guztion artean formula alternatibo baterako euskarriak jartzeko irizpideak landu ditzagun.


Hemen jaitsi ahal duzue egin duten DOT-Desazkundetik  txosten azterketa formula DOT.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina