{% if isIndex %} {% endif %} DESAZKUNDEA: ALTERNATIBEN HERRIA - EL PUEBLO DE LAS ALTERNATIVAS

2015(e)ko uztailaren 7(a), asteartea

ALTERNATIBEN HERRIA - EL PUEBLO DE LAS ALTERNATIVAS


Bizitza burujabea eskubide osoz

 

Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako kideok datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ekimena abiatuko dugu Bilbon. 

Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizitzaa ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa, Kartaren ardatz nagusiak jarraituz. Topagune komuna.

Ekimen honekin jarraipena emanen diogu Bizi mugimenduak, 2015eko abenduan Parisen klima aldaketari buruzko Goi Bilera dela eta, Alternatiben Herriak antolatzeko egindako deialdiari, Sistema aldatu, ez klima lelopean.

Izan ere, badira gure artean alternatibak egungo eredu soziala gainditzen joateko. Hauetako asko gure esku daude; beste hainbeste, jorratzeko zain. Hauek guztiek aukera ematen digute Euskal Herri justu, solidario eta desiragarriagoa egiteko.

  • Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean… aurrera eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi. Eta erakustearekin batera, informazioa partekatu, elkar ezagutu, gure artean gogoeta egin eta eztabaidatu… Denon artean konplizitatea, aliantza, konfiantza… behar eta nahi ditugu, gure alternatiba ezberdinak saretzeko eta indartzeko. Horrela bakarrik aldatuko dira gauzak!
  • Botereek ezintasunera eraman nahi gaituzte. Haiek behin eta berriz sinestarazi nahi digute bide bakarra dagoela, ez dagoela beste alternatibarik. Horren kontra matxinatu nahi dugu. Bestelako bide batzuk jorratzeko ideiak, proiektuak, intuizioak, gogoak… baditugula erakutsi nahi dugu.

Hartara, heldu den urriaren 24an, Bilbon, Alternatiben Herria egingo dugu. Egunaren zehar, Bilboko erdigunea, herri txiki bat bihurtuta, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteko dugu. Mobilizazio eraikitzailea, denontzako tokia eginez.

Gune bakoitzean, arlo bakoitzean martxan dauden alternatibak ezagutaraziko ditugu, jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahai inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak… Noski, egunak festa kutsua izan dezan kale animazioa, jan-edanerako gunea, musika… ez dira faltako. 
Eraldaketaren bidean, denon lana beharrezkoa izango da, bai Alternatiben Herria antolatzeko, baita alternatibak eraikitzen jarraitzeko ere. Denon artean, Euskal Herri bizia eraikitzen jarraitzeko.


Hona hemen bideo bat erakusteko Baionan ospatu zen lehenengo Alternatiben Herriak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina