{% if isIndex %} {% endif %} DESAZKUNDEA: ¿Nortzuk gara?

¿Nortzuk gara?







Taldea “Deshazkundea eta borondatezko sinpletasuna” dokumentaleko, CRISI taldearen I-17 ekimeneko elkartze puntuetako (“Kapitalismorik gabe bizi gaitezke”) eta Dirurik gabeko Eguneko elkartze esperientzietatik sortu zen. Talde horizontala da eta asanblada bidez antolatzen da. Bertan, pertsonalki parte hartzen da eta guztiz demokratikoak, berdintasunezkoak eta parte-hartzaileak diren antolaketa forma berriak sortzeko helburua dago. 



EKINTZA EREMUAK


  • Zabalkundea: emanaldiak, hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak, web orria, gizarte sareak, kale-ekintzak, gaitzespenak…
  •  Sarea sortu: gizarte mugimenduekin, taldeekin, sindikatuekin…
  • Sentsibilizaziorako materialen ekoizpena: dokumentuak, aurkezpenak, eskoletarako tailerrak, dokumental baten ekoizpena…
  • Barne-formazioa: “Hezitzaileen heziketa” burutzen da, pertsona bakoitza sarean mezua zabaltzeko gai izan eta aldaketarako eragile izateko.

  • Deshazkundea bera martxan jartzea (pertsonalki eta talde mailan): kontsumo arduratsua (kontsumo talde ekologikoak, bidezkoa, etikoa eta solidarioa den merkataritza, energia kontsumoa gutxitzea…), erabileraren lagapeneko etxebizitzak, ortu ekologikoak, banka etikoa, kooperatibak, garraio publikoa…



HELBURUAK


·   Gure bizitzetan geroz eta aldaketa desberdin gehiago ezartzea: funtzionamendu-logiketan, denboretan, munduarekin eta naturarekin erlazionatzeko moduetan, kontsumitzeko moduetan; beti ere justizia (gizartearekiko, ekonomikoa, ingurugiroarekiko), erantzukizun, berdintasun eta etikoak diren irizpideetan oinarrituta. Eta ongizate integralaren eta “bizitzeko poztasunaren” bilatze etengabean.


·   Gure ohiturak aldatzeko eta “gure kontzientziak deskolonizatzeko” beharra planteatzen dugu plano hirukoitz batean ekinez (1. pertsonalki-familia-gertuko ingurua 2. elkartegintza-gizarte mugimendua 3. politikoa) 8 (+1) B-ekin: berrebaluatu, berkontzeptualizatu, berregituratu, birbanatu, birkokatu, bakandu, berrerabili, birziklatu (+birgaitu). Azken batean, aldaketa sozio-politiko globalak sortuko dituzten norbanako eta taldekako aldaketak.


·   Herritarren parte-hartzea sustatu eta gizarte ehuna eta elkartasun sareak indartu deshazkunde jasangarria, bidezkoa eta hautatua dela ziurtatzeko; eta horrela ingurugiroaren suntsipen izugarria gelditzen saiatu.


·   Deshazkunde ekonomikoa bultzatu zentzu guztietan hazteko: pertsonalki eta gizarte bezala. Sormenezko pentsamendua, erlazioen, emozioen eta arimen garapena sustatuz. Konpetentziaren eta azkartasunaren gizartearen berezkoak diren kezka eta neurosiak murriztu eta bizitzari zentzua ematen dioten esperientziez gozatu.


·   Ekonomia, tekonologia eta lanaren logika bere lekuan jarri: gizartearen ongizatearen zerbitzura eta elkar zapaldu gabe. Guztiok lan egitea, lan gutxiago baina hobeto.


LAN ARLOAK
 

Taldeak lan arlo desberdinak ditu eta bertan interesa duen edozeinek parte hartu dezake aktiboki: ikusgarritasuna-zabalkundea, elikadura, etxebizitza-gizarte esperimentazioa, lana-oinarrizko errenta, garraioa-energia berriztagarriak, osasuna, software askea-hezkuntza, Ipar-Hego harremanak, politika…




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina