{% if isIndex %} {% endif %} DESAZKUNDEA: HITZALDIA - EKONOMIAREN IRAULTZA FEMINISTA

2015(e)ko martxoa 23, astelehena

HITZALDIA - EKONOMIAREN IRAULTZA FEMINISTA




Zer da ekonomia feminista?

Aldaera batzu daude, baina hiru ezaugarri nagusi dauzka: batetik merkatuak albo batera uztea politikan aritzerakoan eta azterketa bultzatzerakoan, hau da arretagunea ez dira diruaren joanetorriak eta truke-balioaren sortzea izan behar, arretagunea bizia 
eusten duten prozesuak izan behar dira.
Horrek esan nahi du argitara atera behar direla bizia eusten duten eta normalean ikustezinak diren lanak, sistema kapitalista heteropatriarkalean izkutatuta geratzen dira eta historikoki emakumei eta femineitateari lotutako lanak dira.
Bigarren ezaugarria da generoa sistema sozioekonomikoa zeharkatzen duen aldagai nagusi bat bezala jotzea, hau da, generoa ez da kontutan hartu behar den elementu gehigarria, baizik eta genero harremanek eta desberdintasunek sistema egituratzen duen ardatza osatzen dutela onartzen da, kapitalismoa, kapitalismoa hereropatriarkala dela esaten da.
Hirugarren ezaugarria da ez sinistea objetibotasunean, munduaren edozein ezagupena ikuspuntu politiko jakin bati lotuta dago, adierazi behar da norberaren jarrera eta ezagutza sortu sistema eraldatzeko asmoz.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina