{% if isIndex %} {% endif %} DESAZKUNDEA: ¿Desazkundea zertarako?

¿Desazkundea zertarako?


Definizioz mugatuak diren baliabideak dituen planetan neurrigabeko hazkunde ekonomikoa ezinezkoa den baldintzatik abiatzen gara. Egungo sistema kapitalistarekin apurtzeko, deshazkundea alternatiba berriak pentsatzeko aukera eskaintzen duen esparrua da. Baliabide fosil eta mineralak ustiatzen oinarritzen den ekoizpen ekonomikoa (eta berari lotutako neurrigabeko kontsumoa) gutxitu eta, ondorioz, eredu energetikoa eraldatuko duen gizarte eredu bat sortzeko aukera ematen du. Horrela, gizakiaren eta naturaren arteko harreman orekatua lortuko da. 
Gutxitze hori gizarte justiziaren irizpideen bermean, aztarna ekologikoa adierazle moduan hartuta, eta belaunaldi-arteko erantzukizunarekin egingo da. Hori horrela, logikoki Iparraldeko gizarte industrializatuei dagokigu lehenik biosferarenganako eragina eta presioa gutxitzea. “Trantsizio” hori ondorengo baldintzak errebindikatuta bakarrik lortu daiteke: hiritartasuna, herri mailako parte-hartzea (eta erabakiak hartzea), demokrazia zuzena eta balore eta ondasun publikoak sortzea guztion eskura. Merkataritzako gizarte batetik elkarbizitzako gizarte batera pasatuz.














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina