{% if isIndex %} {% endif %} DESAZKUNDEA: Komertzio eta Inbertsio Transatlatikorako Itunarik ¡EZ!

2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

Komertzio eta Inbertsio Transatlatikorako Itunarik ¡EZ!

 
  ZER DA TTIP-a?


TTIP-a Europar Komisioa (Europar Batasuneko estatuak) eta Estatu Batuetako gobernuen artean hitzartzen ari den akordio bat da. Ez dira zerga bidezko komertzioaren aurkako muga hutsak, zeintzuk orokorrean oso baxuak diren Europar Batasuna (EB) eta Estatu Batuen (AEB) artean. Batez ere, legedi, arau, eskubide korporatibo eta inbertsio bermen ingurukoa da. TTIP-ak helburu bezala, zuzeneko inbertsioa eta beharrezkoak ez diren oztopo burokratikoak kentzea du Atlantikoaz alde bietako enpresek merkatua eskuragarri izan dezaten.

Dauzkagun aztarnek – enpresa eta industriatik eratorriak, zeintzuk hitzarmenean parte hartzen ari diren – mugaz gaindiko zergen inguruko ikuspuntua eta araudiaren bateratzea desregulazioa bultzatzen ari direla darakuste. Ondasun intelektualaren ikuspuntu honek monopolioak bultatzen ditu, baita eskubideak eta estandarrak gutxitzea ere. Balizko onura ekonomikoek ez dute oinarri sendorik, eta edozein kasutan, bazterrekoak dira gizartearentzat orokorrean, akordioaren babesleek kontatzen dutenaren arabera. Haratago, akordioak EB, AEB eta mundu osoan borroka demokratiko luzeen bitartez lortutako eskubide garrantzitsuak kolokan jartzen duela dirudi.



Negoziazioak modu itxian burutzen ari dira, galdeketa irekirik gabe. Parlamentu nazionalak ez dira jakinararazten Hitzarmen komisioaren bileretako txostenak. Argitaratutako –edo filtratutako- informazio apurrak ezinegon nabarmenasortzen digu (TTIP-ari Ezezkorako Manifestuaren zatia).

n



 Komertzio eta Inbertsio Transatlatikorako Itunak - Juan Torrez López (bideo)
 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina