{% if isIndex %} {% endif %} DESAZKUNDEA: DESAZKUNDE ETA BIZITZE ONA IV. TOPAKETAK

2014(e)ko maiatza 27, asteartea

DESAZKUNDE ETA BIZITZE ONA IV. TOPAKETAK






Aurten, laugarren urtez jarraian, desazkundeari eta bizitze onari buruzko topaketak egingo ditugu berriz.Jardunaldi hauek topaketa- eta gogoeta-gune gisa sortu dira, bizia erdigunean jartzen dituzten sistemak eraikitzeko lagungarri izan ditzagun, hala nola diren desazkundeko eta bizitze onaren proposamenak, ikuspegi feministetatik.Horretarako, duela lau urte aurreneko jardunaldietan hasitako bideari ekingo diogu berriz. orduan, desazkundeaen eta bizitze onaren esangura ulertzen hasi ginen, eta ondoren modu jasangarri eta bidezkoan bizitzen lagundu diezaguketen alternatiben berri izan genuen.


Oraingo honetan, gure helburua da beste urrats bat egitea eta, arreta Euskal Herrian ipinita, eta beste modelo posible batzuetarako trantsizioaz gogoeta egitea, lau sektore estrategiko desazkunde-ikuspegi batetik eraldatuz: energia, garraioa, elikadura-sistema eta zaintza. Hala, aurrera egiteko eredu iraunkor, bidezko eta ekitatibo baten eraikuntza kolektiboan.


Gaur egungo krisi multidimentsionaleko testuinguruan, krisi ekonomiko eta ekologikoari eta horrek dakartzan erronkei erreparatuz, horiei aurre egiteko beharrezkoak dira elkarrizketan eta lankidetzan oinarritutako esparruak. Funtsezkoa da hain estuki lotuta dauden bi krisi horiei aurre egiteko proposamenak bilatzea, enplegua eta ekologia uztartuz betiere.


Helburu horrekin, laugarren topaketa hauetan hainbat gai jorratuko ditugu sindikalismo eta ekologiari buruz, gure inguruan enplegu berdea sortzeko dauden aukerei buruz, EHn dagoeneko abian dauden alternatiba zehatzei buruz, ekoizpen-eredu iraunkor berriei buruz, lanaren banaketaz (ordaindua zein ez ordaindua)…era berean, gogoeta egingo dugu desagertu beharko liratekeen lanez eta ugaldu beharko liratekeen beste batzuez; aldarrikapen eta erresistentziez eta abar.


Topaketen egitarau osoa blog honetan duzu eskuragarri, bai eta hizlariei buruzko informazioa, artikuluak, aurreko urteetako topaketa, bideoak eta abar.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina