{% if isIndex %} {% endif %} DESAZKUNDEA: Taldeak

Taldeak



AUZOKO BARATZA






Komunitateko baratze ekologiko bat gara, Bilboko Uribarri auzoan kokatuta dagoena, eta Desazkundea bilgunetik jaioa, non elkartzen gara, ikasten dugu, elkarlanean ari gara, naturaren kontzientziaz ohartzen gara eta pertsonak moduan aberasten gara.



Via Vieja de Lezaman 59.zkian gaude. Proiektua zabala da eta gurekin bat egin nahi baduzu ongi etorria zara.
Adin guztietako eta izaera ugariko pertsonen arteko autokudeatutako baratza da, eta baratzak gauza asko gehiago suposatzen dituela ohartu gara, botere politikoa ere baduela gure ikuspegitik. Gure oinarriak laburtzeko ahalegin handia eginez hauxe gara:
  • Aisialdirako gune kontsumo gabekoa, non elkartu eta onartu egiten garen, eztabaidatzen dugun, naturarekin bat egiten garen eta gure arteko benetako harremanak sortzen ditugun
  • Agroekologiaren inguruan ikasteko aukera, gure lana eta esperientzia eskainiz baliotsuak senti gaitezen
  • Geure elikagai propioak ekoizteko bidea, kimikogabekoak, elikadura burujabetza zabalduz, bizimodu osasuntsuagoa den a eta naturarekiko arduratsuagoa zabaldu
 Blog auzoko baratza


 DESAZKUNDEA-DOT







Desazkunde taldea, ikuspuntu "desazkungarri" batetik, zera saiatzen da : lurraldearen antolamenduaren eztabaida ikusgarri egiten.







Eusko Jaurlaritza LAA-k eguneratzen dabil, hurrengo izenburua duen “berrrikuspena” deiturikoa: “ LAA-en berrikuspena- Euskal Hiria.NET”.  Prozesu hau esklusibista eta partaidetza urriko baten bitartez bestelako ingurumen, ekonomia, energia, mugikortasuna, etxebitza, etab...arloetako politika guztiak baldintzatuko dituen lurralde eredua ezarri nahi du. LAA hauek Udalerri guztiek beraien plan orokorretan barneratu beharko duten lurralde eta hirigintza ereduak lotuko ditu (kasu askotan lurzorua kontsumitzera behartuz)

Gure egonezina agertzen dugu ingurumen eta ekon omiaren egungo krisiaren aurrean, Euskal Hiria berriak, krisi horretara eraman gaituzten garapenkeri paradigma berdinetan tematzen delako, karbono isurketen, lurraren kontsumoan edo ordezkaezinak diren baliabideen agortze maila murriztu beharrean, kontrako norabidean doalako.


Blog DOT
E-mail: info@dot-desazkundea.org




FEMINISMOS






Gu Desazkundea taldean feminismo kontuak lantzen ari garen pertsona taldea gara. Bertan eztabaidatu, sortu, ikasi eta, bereziki ondo pasatzen saiatzen gara.



Taldearen helburua feminismoaren eta desazkundearen arteko sareak sortzea eta Desazkundearen ikuspegi feminista sustraitzea da. Horretara bideratutako lana, bi alderditan banatzen da:
- Taldearen barnean harreman horizontalak sortzea. Gure ustez, harreman horizontalak eraikitzeko lan zehatza egiten ez bada, taldeetan edozein gizarte taldetan dauden botere harreman berdinak sortu eta mantentzen dira. Bilatzen ditugun harremanak praktikan jartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.
- Desazkundearen pentsamoldean ikuspegi feminista. Desazkundearen inguruan idatzi duten gehienak gizonak dira eta daukaten ikuspegia nahiko androzentrikoa da. Baina, bestalde, Desazkundea osatzen dugun gehienok desazkundearen filosofia emakume eta gizonen arteko berdintasunetik ulertzen dugu. Gure ustez, desazkundearen eztabaida eta ekarpen nagusi batzuek ikuspegi feminista izan behar dute nahitaez.
Zeharkako ikuspegi horren barnean, taldean hainbat kontutan gabiltza:
1) Bizitzea merezi duten bizitzen ezaugarriak eta horiek lortzeko antolatzeko moduak definitzea. Horretarako barne zein kanpo hitzaildi eta espazioak antolatu ditugu, eta martxan dago dagoeneko urriak 11 eta 12 Sestaoko Txirbilenean izango diren jardunaldien antolaketa.
2) Ekhi gizarte monetaren diseinuaren azterketa ikuspegi feminista batetik lantzen ari gara, eta komertzio zein erabiltzaileendako ekoizpen eta kontsumo arduratsu eta eraldaketarako balioen koadernoan laguntzen gabiltza.
3) Diskurtso mailan zein taldearen eguneroko praktikan desazkundearen ikuspegi ekofeminista lantzen ari gara.
Astelehenero elkartzen gara, Bilboko Barrainkua Gizarte Etxean, 19:20etatik aurrera. Interesa badaukazu, agertu bertan, ongi etorria izango zara! Eta, bestela ere, zerbait idatzi nahi badiguzu, gustora irakurriko dizugu:




E-mail: feminismos.desazkundea@gmail.com



MONEDA EKHI





"Ekhi”ren esanahia antzinako euskaraz “Eguzkia” da, ekhiloreari lotutako ikurra. Ekhiloreak, eguzki tankerako karduak, baserrietako ateetan ipini ohi ziren (eta oraindik ere ipintzen dira) izpiritu txarrak uxatzeko. Hau horrela izanik, harremana ezinhobea da, Ekhiren helburua  bertokoa, herrikoa eta jasangarria dena bultzatzea baita.

Txanpon alternatiboen helburu nagusia egoera honi buelta ematea da, tokian-tokiko esperientziak abian jarriz. Dirua jatorrizko eginkizuna berreskuratu nahi dugu: herritarrentzat eta  ekonomia errealarentzat elkartrukerako tresna baliogarria izatea. Horretarako, gure asmoa dirua beste ondasun fisikoen parera jartzea da. Hau da,  dirua eskuetan behar baino denbora gehiago duenarentzat iraungi dadila. Era honetan dirua esku gutxi batzuetan pilatu dadila ekidingo dugu eta Ekhiak gehiago trukatuko dira dira. Berba gutxitan esanda, moneta burujabetza berreskuratu nahi dugu, herritarrak izan daitezen diruaren agintari eta modu demokratikoan beraren inguruko erabakiak hartzen dituztenak.


E-mail:  ekhi.txanpona@gmail.com
Facebook:  https://www.facebook.com/ekhitxanpona






EKINBIDE POLITIKOA ETA KALEKOA
(eraikitzen)








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina