{% if isIndex %} {% endif %} DESAZKUNDEA: Azken deia

2015(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

Azken deia



Hazkundearen bidea jadanik genozidioa kamera geldoan dela adierazten duten albisteak pilatzen dira gaur. Energia merkearen eskuragarritasuna gainbehera, aldaketa klimatikoaren eszena katastrofikoak eta baliabideengatiko tentsio geopolitikoek erakusten dute aitzinamendurako joera zaharrak eteten ari direla.

Erronka honen aurrean ez dira aski garapen iraunkorraren mantra ekosmetikoak, ez eta teknologia ekoefizienteen aldeko apustu soilak ere, edo balizko “ekonomia berde” bat, ondare naturalen eta zerbitzu ekosistemikoen merkantilizazioa ezkutatzen dituena. Konponbide teknologikoak, ingurumen krisiari eta gainbehera energetikoari dagokionean, gutxiegi dira.







 
Planetak ezin du gizarte produktibista eta kontsumista mantendu. Handitzen ari den giza
populazio erraldoi bati (gaur egun 7200 milioitik gora), baliabideak urritzen ari diren planetan, bizitza duina bermatuko dion zibilizazio berria eraiki behar dugu. Horretarako errotiko aldaketak beharko dira bizimoduetan, produkzio moduetan, hirien diseinuan eta lurralde antolaketan: eta batez ere aurreko guztia gidatzen duten baloreetan. Biosferarekin oreka berreskuratzea helburu duen gizartea behar dugu, ikerkuntza, teknologia, kultura, ekonomia eta politika helburu horretarako erabiltzen dituena. Hori egiteko erakutsi ditzakegun irudimen politiko, eskuzabaltasun moral eta sormen teknikoa behar ditugu.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina